domingo, 26 de junio de 2016

PILIER SUD. MIDI D`OSSAU-n


Midi D´Ossauko Pilier Sud bidea pirineotako superklasika bat dela esan dezakegu eta bere arrazoiak ondo irabaziak  ditu. Pilier Sud bidea Midi D´Ossau mendi enblematikoaren gailurrera eskalatzen iristeko modu elegantea da,  bertikala da eta luze zailak eskalatu beharko ditugu gailurra zapaltzeko. Honez gain, bidea  hiltzeekin oso ekipatuta aurkitzen denez eta  zailtasun obligatua 6a ingurukoa denez azkar egiten den bidea da. Aipamen gisa, erreza izango da Midiko beste bide askotan bezala hiltzeren bat edo beste apurtuta edo faltan egotea eta horrekin batera zailtasun obligatua haundiagoa izatea, batez ere 6c+/7a-ko luzean.

 

Bidearen lehen igoera P.Bellefon, R.Despiau, J.Ravier eta B. Grenier-ek 2 egunetan burutu zuten 1959.eko uztailean.
Pombie aterpetik Fourche delako kollaturantz doan pedreran gora igo eta ondoren  Pilier Sud horma azpira doan kanalean sartu. Lehen 2 luzeak aurkitzeko errezak ez dira baina aukera ezberdinak eskeintzen dizkigu hormak diedro handiaren azpikaldean dagoen repisara heltzeko, 6a ko bi luze eskalatuko ditugu. 6c+/7a-ko diedro mitikoa hiltzez josita dago, largo zaila da librean kateatzeko, fisura fin batetan estutu ederrak eskeiniko dizkigu, gradu obligatua 6b/A1 ingurukoa izango da ekipamenduaren arabera noski.  Hurrengo luzeak ere hiltzeekin josita daude, beraz bidea jarraitzeko zailtazunik ez dago. Pasarte ederrak eskalatuko ditugu, aereoak eta zailak. Luze hauek eskalatu ondoren gailurrerantz erraz iritsiko gara. Bide elegantea benetan, oso gomendagarria.










No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.