martes, 12 de abril de 2016

CADE bidea MONTREBEIN




MONTREBEI hitz haunditan idaztea merezi  duen abentura jolas eremu ikusgarri eta ezaguna da abentura bideak gustatzen zaizkion eskalatzailearentzat. Nogera Pallaresa ibaiak banatzen dituen  bi hormatzarrek osatzen dute MONTREBEI, alde baten 600m-ko garaiera hartzen duen Pared de Aragon eta Pared de Catalunya beste aldean, azken honek gehienez  500m inguruko altuera hartzen duelarik.
 
Egunsentia...


Pared de Aragon-eko CADE bideak MONTREBEI-ko hormen alde goxoa erakusten digu, hala eta guztiz ere daukan luzeerak (ia 600m) gerturaketa eta itzulerak handitasuna ematen dion egun osoko jarduera bat da.  Bidea hiltzez eta paraboltez  nahiko ekipatuta aurkitzen da eta tarteka billeraren bat edo beste indartu behar izango dugu. Giro ederreko bidea da, “patio” ederra hartzen duen horietakoa. Errepikatzeko friend joku oso batekin nahikoa izango dugu eta badaezpada linternaren bat ere eraman. Bidearen hasiera aurkitzeko lurretik 60 metrora dagoen zapai gorri handia hartu erreferentzia bezela, gezi zuri batek adierazten du bidearen hasiera eta 6 metrora kordinotxo bat ikusiko dugu. Hasierako 3 luzeak haitz eskaxa daukate baina hauek pasa eta gero hasten da CADE bidearen gozamena.
Paret de Catalunya CADE bidetik ikusita

Kotxez gerturaketa
Tolva herrixka pasa eta bezain pronto Montsec de Estall-era doan pista hartu, errekatxo bat igaro eta igotzen hasten da bidea, jarraitu lautada batera iritsi arte, ez hartu ezkerretara eta goruntz doan bidea, segi beheruntz Estall herri abandonatua pasa eta Montfalco aldera jarraitu, hormak bistan ageri direnean eskuinetara dagoen bihurgune baten inguruan aparkatu.
Hormara gerturaketa.
 Aparkalekutik ezkeraldera eta goruntz doan pista hartu gainaldeko zelaietara, zelaiak zeharkatu, (inguru hontatik Paret de Aragon bere handitasun osoan ikusi dezakegu). Lepotik behera, urtegi aldera jeisten den kanala hartu (Barranc del Seguer), urtegi ingurura iritsitakoan horma aldera segi, basoan barrena bide egokia aurkituz. 2 ordu.
Jeitsiera.
CADE bidea amaitutakoan gailurreraino igo beharko gara, ordubete aldapaz gora eta ondoren mendiaren gainaldetik jarraituz kollatu handi bat pasa eta bigarren kollatuan ezkeraldera hartu eta ahal den bezala kotxerako bidea aurkitu. 2-3 ordu.
Ingurua eta jeitsierak kontrolatzeko aldez aurretik Santiago Domingo bidea eskalatzea da aukera bat. CADE bidea eskalatzen 7-8 ordu beharko ditugu , honi gerturaketa eta itzulera gehitzen badizkiogu orduak pillatzen dira.

textua:        Zeroazpitik
Argazkiak: Aitor Zabarte