miércoles, 7 de octubre de 2015

TAGHIA. ATLAS-EAN ESKALADAK.





Taghia, azken urteetako destinu obligatutzat bihurtu da eskalatzaile askorentzat, ez dira gutxi izango azken urteetan ingurumen hontako hormatzar, kolore eta bidai exotiko bat egiteak erakarrita bertara hurbildu diren eskalatzaileak. Taghiara bidaiatzean erlojuari pare bat ordu atzera egin beharko diogu, baina denboran urte batzuk atzera egiten dela dirudien lurralde bat da.

 Taghia, Atlas mendilerroaren barrenetan aurkitzen den herrixka bat da, bertara iristeko ez dago errepiderik, oinez iritsi beharra dago , eta Taghia inguruan dauden kainoi eta hormatzarrek eskalatzaileendako paradisu bihurtzen dute, karehaitz ezinhobea  aurkituko dugu bertan, deportibako bide ekipatuetatik  800m arteko big wall estiluko bietara,  beraz eskalatzaile orok aurkituko du Taghian bere eskalatzeko grina baretuko duen bidea.

  Luichy-k landutako dossier bikain honetan aurkituko duzue Taghian inguruko informazio guztia.



Akanpada lekua
   
            " La vida es un viaje,
           y viajar te ayuda vivir"

                 Porverbio berebere
                                

            
     
                
 
 BIDAIA
Euskal Herritik penintsula osoa zeharkatu, estunea ferry-an pasa eta Beni Mellal herrira iritsiko gara. Ondoren altura hartzen hasiko gara eta Atlas-aren barrenetan pista batek Zaouia Ahanesal herrixkara eramango gaitu. Bide polit, bakarti eta gomendagarria da, hainbat herrixka, bailara eta hormatzar ikusiko ditugu Zaouiara iritsi arte. Pista hau edozein ibilgailundako erabiligarria da. Tanger-etik Zaouiara egun luze baten iritsiko gara. 
 Zaouian gite de etape pare bat daude, herriaren amaieran dagoena da Taghiara doazen eskalatzaile gehienak erabiltzen dutena, kotxea bertan utzi dezakegu eta Taghiara porteoa egiteko astoak bertan alokatuko ditugu. 2 ordu egin beharko ditugu oinez Taghiara iristeko. 



Zaouia Ahanesal


Gerturatze martxa astoekin




                                                         GARAIA
 Ingurumen hontan eskalatzeko garaia udaberri erdialdetik udazkenerarte dela esan dezakegu, baina udaberrian euria edo elurra egiteko arriskua dago. Uztaila eta abuztuan eskalatu daiteke goizean goiz mugituz edo itzaletan, bestalde ondo freskatzeko txoko, urjauzi eta potzuak ere aurkituko ditugu. Kainoian haizea sartzen da eta giro ederra suertatu daiteke eskalatzeko. Eguzkitan bero egiten du. Iraila eta Urria omen dira sasoirik onenak, urrian asko luzatu gabe.Eguraldia orokorrean ona izaten da. 




  ESKALADA

Taghiak daukan berezitasun aipagarriena bertako haitzaren kalitatearena da, karehaitz ezinhobea aurkituko bait dugu bertan. Egia esan, Taghian eskalatzeak exijentzia puntu bat eskatzen du, bertako bide ekipatu klasikoenak eta errazenak 6b edo 6c graduan eskalatzera behartuko gaituztelako, eta nahiz eta paraboltez ekipaturik egon gradu hortan fin eskalatzera behartzen gaituzte. Hurrengo lerroetan Taghiako eskalada bide batzuk proposatuko dizkizuegu, menua zailtasun aldetik ahalik eta zabalena izaten saiatuko garelarik. 
Paroi de Sources.
 Kainoiaren sarreran ezkerretara dagoen lehen horma da, 300m ingurukoa. Akanpalekutik gertuen aurkitzen dena da. Bertan dozena erdi bide polit aurkituko ditugu, horma aproposa Taghiako karehaitza dastatzen hasteko.

La reve de aicha…..Taghiako bide ekipatu errazena da hau, Belle et berebere, eta
Clase montagne epinal dira horma hontako errepikatuenak.
Gehiago estutzea nahi izanez gero, Zebda 7b+ (6c obl) 260m  da zure aukera. 
 Bide motza da eta  lehenengo luzea da gogorrena.Gero eta gorago bidea pixkanaka errazten doa baina ez du interesik galtzen, hasieratik bukaeraraino oso ona da. bidea paraboltekin ekipatua dago.3.luzean sabai bat dauka baina orokorrean plaka tentetatik doan bidea da.

ezkerrean Paroi de Sources
Clase de montagne epinal


La Reve de Aicha
.Timrazine kainoia eta Jebel Taoujdad

Kainoiaren barrena sartu beharko gara Timrazine horma hontan eskalatzeko eta gerturaketak sorpresatxo batzuk izkutatzen dizkigu.....zuek deskubritu. 
L´allumeur du reve berbere 320m 6b+eta Canyon apache 350m 6c ditugu horma hontako aukerak errepikatuenak, klasikak eta paraboltez ekipatuak. Eskalatzaile indartsuenak ez utzi pasatzen 
 Les rivieres pourpures 7b+ (7a obl) 500m  Jebel  Taoujdad-en desplomatutako ipar  horman itzaletan dagoen bide on eta ikusgarria da. Paraboltak nahi baino urrutixeago dituen bide exijentea eta kontinuitate handiko luzeak eskalatu beharrekoa.


Canyon Apache
.
Timrazine kainoiak izkutatzen dizkigun sorpresak

 




 Au nom de la reforme 340m 6c dugu Jebel Taoujdad eskalatzeko erabiltzen den bide errepikatuena. Plaka bikainak eskalatzen dituen bide ederra da.

Jebel Taoujdad. "Au nom de la Reforme"

 
Jebel Oujdad

Ekaitza Taghian.

Baraka  680m 7b-6b obl.
Taghiara hurbiltzen diren eskalatzaile askoren helbura dela esan genezake. Bide luzea da, bi zatitan banatu dezakegu. lenengo zatia(graduz zailena) 6 luze dira eta plaka bertikal marroi-naranja bikainetatik doa, parabolt asko ditu zati hontan. Zati hau goizean-goiz joanez gero itzaletan egin dezakegu.
Bigarren zatia graduz errezagoa da baina paraboltak urrutiago daude ta eskalada klasikoagoa da. bertan friend ertainak erabiltzeko aukera edukiko dugu seguru finkoen distantzia murrizteko. Jetsiera luzea ta pixkat konplikatua da.( Hasieran hitoak).

Jebel Oujdad.
Tadrararate
L'axe du mal 500m7c (6c+/7a oblig.)
Taghiatik 2 ordura dagoen horma ederra dugu Tadraraterena, paretatik gertu bibakeatzeko haitzulo bat dago. Bide zaila da, mantenidoa eta plakeroa, regleta eta "gota de agua" askokin. 7b eta 7c+ luzeak bloke gogorrak dituzte baña ez dira oso obligatuak. Guk bidea bukatu eta rapelatu egin genuen.

Amaitzeko, guk proposatzen ditugun eskalada bideetatik at eskalada bide ugari aurkituko ditugu Taghian, 
Christian Ravierrek landutako Taghia. Montagnes Berberes  eskalada gida lagungarri izango da seguraski.

 Azken finean Taghia eskaladaren paradisu bat da baina  eskaladaz gain beste ezaugarri berezi eta aberasgarriak eskeiniko dizkigun jolas eremua ere ba da. Beste bizitza eta kultura batzuk ezagutzeko aukera paregabea eskeiniko digu eskalada bidai honek.






Iñaki Arenaza, Zeroazpitik.