viernes, 10 de julio de 2015

ANSO. "URDABURU" ETA "BIBA FIDEL".

Beroak gogor jotzen duenean askotan nora joan asmatu ezinean ibiltzen gara eskalatzaile asko, aukera gomendagarri eta eroso bat Ansoko bailarako Espelungako Tozalaren ingurua da, eguardiko ordubatak inguru arte itzaletan dagoelako, eta daukan gerturaketa motz eta erosoagatik, arratsalde partea Zuriza-ko erreka baztar baten zerbeza frexko batekin tripaz gora egoteko aukera ezin hobea eskeintzen digulako. Guk pare bat bide proposatzen dizkizuegu.

URDABURU 400m 6b A1 (7b)
 Luzio Eguiguren, Txingu Arrieta, Markel Fontán,  Karlos Blanco, Jon Kortajarena, Patxi Gallego, Mikel Astibia eta Igor Lasak zabalduta.
Ansoko bailarako superklasika bihurtu da dagoeneko bide hau. Anbientea eta horma sentsasio ederrak eskeiniko dizkigu bide honek. Bidea ekipatuta dago baina A1-ko 2 luzeetan piezaren bat edo beste sartu beharko dugu aurrera egiteko. Gantxoa lagungarri izango zaio A1-ko pasarte hauek librean (7a/b) pasatzerik ezin duenarentzako . Haitz ona aurkituko dugu bidean baina zapaiaren hurrengoko luzeak (6b) haitz labankorra eta likentatua dauka. Hasierako bira belartsuan paraboltak eta billerak aurkituko ditugu arazorik gabe ensanblean egiteko. Bideak ez dauka galerarik. Kalkulatu orduerdi bidearen hasierara, 5-6 ordu bidea egiteko eta 2 ordu jeisteko. Eguardi alderarte itzaletan dago horma.





BIBA FIDEL 275m 6B+
 Luzio Egigurenek  bakarka zabaldutako bidea, bide gozagarria eta azkarra. Gero eta gorago haitza hobeagoa da. Bidea ekipatuta aurkitzen da baina tarteka pasarteren bat edo beste babestu beharko dugu. Aipamen berezia azken pilare desplomatu eta estetikoak gordetzen dizkigun luzeak daukate, benetan oso luze ederrak. Bideak ez dauka galerarik. Eraman friend joku bat.


 



Jeitsiera
 Bide hauek rapelez jeisteko aukera eskeintzen digute, baina haizearekin ez genuke gomendatuko aukera hori. Aukera erraz eta azkar bat Espelungako sakanetik jeistea da baina begiratu ur asko daraman edo ez. Sakan hontan destrepe errazak eta rapel batzuk aurkituko ditugu. Sakanetik irten bezain pronto Karmele bidearen azpikaldetik pasa Aguja del Italiano aldera eta segi bidetxurra harrapatu arte. Rapelak berrizteko kordino edo mailollak eramanez gero..xapeau!!