martes, 23 de junio de 2015

Anso. Nora hoa ardi galdu hori??


   Anso-ko bailaran estilu ezberdinetako eskalada bideak  elkar bizitzen dutela esan beharrik ez dago, baina....agian elkar bizitzera behartuta ote daude? Gai polemiko hauek alde batera utziz, estilu ezberdin hauen artean ba dira praktikoki paraboltez ekipatuta aurkitzen diren bide mordoxka bat eta Nora hoa ardi galdu hori? dugu hauetariko bat. Luzio Egiguren-ek  zabaldutako bidea dugu hau, Ezkaurre mendiko Codero hormaren ezker aldean aurkitzen dena eta  eskalatzaile berdinaren Harrimiña eta Camille bideekin batera horma hontako trilogia osatzen duena.

Pared de Ur edo Codero horma.

Bidearen hasiera


Eskalatzaileak Harrimiña eta Camille bideetan

Bidearen inguruan aipamen bereziena bostgarren, seigarren eta zazpigarren luzeena da, bidearen zati hontan aurkituko dugun haitza ezin hobea delako. 5.luzeko 6b+ eko pasartearen ondorengo diedroa, 6. luze ederra 6b eta 7. 6b/Ae edo 7a+luzeko plaka bikain eta aereoa.
Hasierako lehen bi luzeak zikin samarrak dira, laugarrenak berriz zatiren baten haitz txarra dauka. Amaitzeko Ae-ko desplomea  eta 6a+ ko azken luzea aderentziako pasarte politekin.

L6 6b




                             
L7 6B/Ae edo 7a+
     Eraman beharreko materiala 14 expres eta friend txiki eta ertain  bat  2 zk. Bidea paraboltez ekipatuta aurkitzen da baina pasarteren bat babesteko lagungarri izango dugu friend-en bat.
Goizean goizetik eguzkitan aurkitzen da horma.

krokisa